Ainhoa Aldazabal Gallastegui eibartarrak HILEKOA(K) erakusketa aurkeztuko du ostiral honetan, maiatzaren 10ean, Andretxean

2024/05/07

HILEKOA(K) erakusketa Ainhoa Aldazabal Gallasteguik eta Skolastikak sortu dute, eta hilekoaren inguruko esperientzien aniztasuna islatzen duten hainbat irudik osatzen dute. Era berean, erabilitako materialak, edukiak, formatuak eta diziplina artistikoak ere askotarikoak dira.

Erakusketa honen helburu nagusia da hilekoa eta hura bizitzeko moduak ikusaraztea, haren inguruan dauden tabuak eta mitoak zalantzan jartzea eta gai horri buruzko hausnarketa kolektiboa sustatzea.

Erakusketaren aurkezpena maiatzaren 10ean, ostirala, izango da, 18:00etan, Andretxean eta herritarrentzat irekia izango da. Bertan, besteak beste, lan bakoitzaren atzean dagoen esanahia hobeto ezagutzeko aukera izango dugu Ainhoa Aldazabal Gallasteguiren eskutik.