Eibarko Udalak "Mercedes Kareaga" beka aurreneko aldiz kalera aterako du
Maiatzaren 1etik 30era aktibatuko da Eibarko Udalaren egoitza elektronikoan izenak emateko sistema.
Mercedes Kareaga Eibarrek izan duen emakumerik esanguratsuenetakoa izan da: mitinlaria gerra aurrean (EAJekoa), gerra ostean zigortua, Eibarko Goi-Argi elkartearen fundatzailea (1951, emakumeentzat bakarrik eratutako elkartea), Cayetano Kareaga tailerren sortzailea, ekintzaile sutsua (premian zegoen jendeari laguntzeko tonbolak...).
Hala ere, gutxik dute haren berri. Horregatik, bere izena eramango duen bekaren lehen edizio honetan, 2022koan, "Mercedes Kareagaren biografia" aztertzea izango da ikergai nagusia.
- I. Bekaren ikergaia, 2022koa: Mercedes Kareagaren biografia
- Izenak emateko epea: maiatzaren 1etik 30era
- Zenbatekoa: 9000 euro
- Beka egiteko epea: 20 hilabete
- Hizkuntza: euskara
- Laguntzaile zientifikoa : EHU