Estitxu Fernández Maritxalar ekainaren 4an Andretxean izango da "Sortze berri bat indarkeria obstetrikorik gabea" liburua aurkezten.

Estitxu Fernández Maritxalar izango da ekainaren 4ean Andretxean "Sortze berri bat indarkeria obstetrikorik gabea" liburua aurkezten.

Estitxu Fernández Maritxalar

2024/05/30

Estitxu Fernández Maritxalarrek indarkeria obstetrikoa jasan duten hainbat emakumeren lekukotzak jaso ditu ekainaren 4an, arratsaldeko 18:30ean, Andretxean aurkeztuko duen "Sortze berri bat indarkeria obstetrikorik gabea" liburuan.

Hurrengo asteartean, ekainaren 4an, arratsaldeko 18:30ean aurkeztuko duen Sortze berri bat indarkeria obstetrikorik gabea liburuan, Estitxu Fernández Maritxalarrek hainbat emakumeren lekukotzak jaso ditu, gozo bezain zorrotz, indarkeria obstetrikoari hitzak, ahotsa eta gorputza jartzea, sendabide ez ezik, harekin bukatzeko lehen urratsa delakoan.

Bere hitzetan "Indarkeria obstetrikoaz hitz egitea ez da gauza berria. Horrek ez du esan nahi, ordea, gauza onartua denik, ez konpartitua, ez arantza gabea. Aldagai kultural, ekonomiko eta egiturazkoek eraikitzen dute indarkeria obstetrikoa; emakumeen haurdunaldi, erditze eta erdiondoan osasun-sistemako profesionalek emakumeari edota umeari ematen dioten tratu txarraz ari gara, eta ondorio fisikoak eta psikologikoak eragiten ditu. Ederki kabitzen da, beraz, patriarkatuaren baitan."