Martxoaren 8ko lantaldeak antolatu duen egitaraua prest
Eibarko martxoaren 8ko lan-taldea 2017an sortu zen, oraindik ere eraikuntza prozesuan dagoena. Orain arte, lan-taldearen eginkizuna martxoaren 8ko egitaraua kolektiboki eta elkarlanean antolatzaea izan da. Aurtengo martxoaren 8ko lan-taldeko kideak dira Arrate Kultur Elkartea, Eta Kitto...! Euskara Elkartea eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxea.
Helburu nagusia da, egun horren bueltan, emakumeak eta feminismoa aintzat hartzea eta aitortzea Eibarren, modu eta jarduera ezberdinen bidez.
Bizi sareak ehunduz, 2021eko Martxoaren 8ko egitaraua:
Martxoak 8, astelehena
Deialdiarekin bat egiten dugu.
Martxoak 12, ostirala
18:30_ Itsaspeko bihotzak areto literarioa eta Emakume asmatzaileak erakusketak eta Adierazi ez dena ikuskizun artistikoa. Portaleko erakusketa-gelan. Erakusketak martxoaren 30era arte ikusgai egongo dira.
Martxoak 18, osteguna
18:30_ Erroa eta geroa dokumentala eta solasaldia. Portaleko areto nagusian.
Martxoak 22, astelehena
18:30_ Zaintza lanen demokratizaziorantz, hitzaldia. Portaleko areto nagusian.
Martxoak 24, asteazkena
18:00_Coronavirus-arekin (ere) bidea egiten badakigu, tailerra. Portaleko erakusketa-gelan.
Tailerran izen-ematea: 688 85 34 40 - 943 54 39 38 andretxea@eibar.eus, martxoaren 19ra arte, aforoa bete arte.
Martxoak 30, asteartea
18:30_ Bideo-foruma: Mujeres al Cuadrado 2010 - 2020. Portaleko areto nagusian.
Antolatzaileak: Eta Kitto!... Euskara Elkartea, Arrate Kultur Elkartea eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxea.
Kartela informatiboa ikusteko SAKATU HEMEN.
Juan San Martin Eibarko Udal Liburutegiarekin egindako martxoaren 8ko irakurketa-gida ikusteko SAKATU HEMEN.