'Matazak indarkeria sexistaren aurka' jai-ekitaldia izango dugu Eibarren
Ekainaren 12an, Espazio Publikoan Ehuntzearen Nazioarteko Egunean, 30 erakunde baino gehiagok Euskadiko 14 puntutan #Puntuetakitto jarriko diote indarkeria sexistari. Eibarrek ere bat egin du ekimenarekin.
Honako hauek dira aldarrikapen eta jai ekitaldi honen helburuak:
- Belaunaldien arteko loturak sortzea emakumeen artean.
- Eremu publikora ateratzea emakumeei eta eremu pribatuari lotuta egoteagatik beren balioa kendu zaien diziplinak.
- Lanen atzean dagoen jakituria eta savoir faire guztia ikusaraztea, eta gure arbasoek itzalean egindako lanaren balio kalkulaezina ohoratzea.
- Elkarguneak sortzea auzoko bizilagunen arteko loturak sortzeko jarduera ludiko eta artistiko baten bidez.
- Auzoa eraikitzeko eta ehuntzeko hurbiltasuneko harreman afektiboei balioa ematea.
Ehundutako zati guztiak Astigarragako Matazak Indarkeria Sexistaren Kontra erakundeak 8 urteetan zehar sortu duten 7kmko lepoko kolektiboari gehituko zaizkio.
Ekitaldiaren ondorengo egunetan piezak ere jasoko dira, gero denak batera bidaltzeko. Merceria kinkila, Bidebarrieta 16an utzi ditzazkezue.
OHARRA:
Andretxean badugu ekimen honekin lotutako mailegu-materiala:
- Harituz. Matazak indarkeria sexistaren aurka. Tokiko ekimen batetik gizarte-mugimendura, liburua.
- Sororitate hariak, dokumentala.