SexuBizi-Gune Morea zerbitzua Amañako jaietan
2024/07/03
SexuBizi-Gune Morea, sexu aholkularitza eta eraso matxisten aurkako babes gunea eskaintzen duen gune mugikorra, Amañako jaietan egongo da aurten.
SexuBizi- Gune Morea, uztailaren 5ean egongo da martxan Amañan, gaueko 23:00etatik 02:00etara.
Zergatik gerturatu gunera?
- Sexualitateari buruzko informazioa jaso nahi baduzu (erotika, plazera, mitoak, orientazioa, nortasuna, infekzioak, gaixotasunak).
- Kondoiak behar badituzu.
- Aholkularitza profesionala behar baduzu.
- Sexu indarkeriari buruzko informazioa jaso nahi baduzu.
- Sexu erasorik pairatu baduzu, babes gune bat izango duzu.