Udaberriko Jabetze Eskolako ikastaroetan aurrematrikula egiteko epea martxoaren 1ean zabalduko da
Berriro ere gonbidatu nahi zaitugu hurbildu zaitezen emakumeontzako topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gune honetara. Gure eskaintza zuen gustukoa izatea espero dugu.
Aurrematrikulak Udalaren webgunean, martxoan zehar eskuragarri egongo den formulario bat betez egingo dira.
Formularioa betetzeko SAKATU HEMEN.
Izena emateko aurrematrikulak egiteko epea 2021eko martxoaren 1ean zabalduko da eta martxoaren 31an itxiko da (biak barne).
EMAKUMEEN JABETZERAKO IKASTAROAK ETA TAILERRAK
Bizitzarako Mindfulness: ahalduntze-tresna
Ikastaro honek gure bizitzetan nabigatzen lagun dezaketen tresnak eskaintzen ditu, zoriontsu izateko eta bizi-bizi sentitzeko, jakinik gure bizitzaren norabidea daramagula bizitza osoa eta kontzientea izatera iristeko.
Egunak: apirilak 29, maiatzak 6, 13, 20 eta 27 eta ekainak 3, 10 eta 17, OSTEGUNA
Ordua: 12:15 – 13:45
Tokia: Andretxea
Iraupena: 12 ordu
Hizkuntza: euskara
Formatzailea: Clara Wolfram
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.
Egunak: apirilak 30, maiatzak 7, 14, 21 eta 28 eta ekainak 4 eta 11, OSTIRALA
Ordua: 17:00 – 19:00
Tokia: Andretxea
Iraupena: 14 ordu
Hizkuntza: gaztelera
Formatzaileak: Isabel Garcia eta Eneka Delgado (IKIGAI)
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.
Ikastaroak eta bilerak online egiten ikasi nahi dut
Ikastaro honetan bideo deiak egiten ikasiko dugu, emakumeek nahi duten gailua erabiliz (mugikorra, ordenagailua edo tableta) Jitsi eta Zoom plataformen oinarrizko ezagutzez jabetuko gara eta behar ditugun trikimailuak ere ikasiko ditugu, teknologia berrietan ahalduntzeko.
Egunak: maiatzak 3, 10, 17 eta 24, ASTELEHENA
Ordua: maiatzak 3 eta 10 16:00etatik 19:00etara eta maiatzak 17 eta 24 16:00etatik 18:00etara
Tokia: Andretxea
Iraupena: 10 ordu
Hizkuntza: gaztelera
Formatzailea: Yanire Sagredo
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.
Egunak: maiatzak 22 eta 29 eta ekainak 5 eta 12, LARUNBATA
Ordua: maiatzak 22 eta 29 10:00etatik 13:00etara eta ekainak 5 eta 12 10:00etatik 12:00etara
Tokia: Andretxea
Iraupena: 10 ordu
Hizkuntza: euskara
Formatzailea: Yanire Sagredo
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.
Bizitzaren korapiloak askatzen: makrame-tailerra
Ikastaro honetan sortzeko gure gaitasuna erabiliko dugu bizitzaren korapiloak beste modu batera begiratzeko, eta esperientzia hori gordetzeko poltsa batean islatuko dugu. Sokak lotuko ditugu, bizitzak bidean jartzen dizkigun korapiloak askatzeko. Gure bideaz gehiago jabetuko gara. Gure gorputzaz gehiago jabetuko gara eta joskintzako espazioei beste esanahi eta balio bat emango diegu. Sareak ehuntzeko adierazpen-leku gisa berreskuratuko ditugu, sentitzen dugun guztia beldurrik gabe adierazteko espazio seguruak sortzeko.
Eguna: maiatzak 5, 12, 19 eta 26 eta ekainak 2, ASTEAZKENA
Ordua: 17:00 – 20:00
Tokia: Andretxea
Iraupena: 15 ordu
Hizkuntza: gaztelera
Formatzailea: Marian Idiáquez
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.
Belaunaldien arteko Autodefentsa Feminista
Ikastaro hau ama-alabei, izena-ilobei, amona-bilobei… eta adingabe batekin (8 eta 11 urte bitartean) lotura afektiboa duen edozein emakume helduri zuzenduta dago. Helburua da nesken autonomia eta espiritu kritikoa handitzea, pixkanaka oreka afektiboa eta oinarrizko segurtasuna lortze aldera, harreman afektibo egokiak ezartzera bideratuz, bai eta helduekin lankidetzan aritzeko eta elkarri laguntzeko jarrerak garatzera ere, elkarren artean elikatuz, desberdintasunekiko errespetutik eta zailtasun kolektiboak gainditzearen mirespenetik.
Eguna: maiatzak 29, LARUNBATA
Ordua: 10:00 – 13:30 eta 16:00 – 19:00
Tokia: Portaleko dantza gela
Iraupena: 6,5 ordu
Hizkuntza: gaztelera
Formatzailea: Isa Bernal
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.
Informazio gehiagorako: 943 54 39 38 - 688 85 34 40 andretxea@eibar.eus