Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaro berrien izen-emate epea zabalik
Jabetze Eskolako udazkeneko ikastaroetan aurrematrikula egiteko epea gaur hasi eta irailaren 25ean amaituko da.
Beste denboraldi batez, Emakumeen Jabetze Eskola, errealitatea ikuspegi kritiko, dekolonial eta feministatik hausnartzeko, eztabaidatzeko eta aztertzeko topalekua izango da. Estrategia eta aliantza feministak sortzeko eta indartzeko gunea, non ikastaro eta tailer desberdinetatik maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko prozesuak bultzatuko diren.
Udazken honetan eskainiko diren ikastaroak honako hauek izango dira:
- Klimateriotik menopausiara: teoriatik gorputzera (EUS). Aurrematrikula.
- Nik ere konpontzen dut: etxeko konponketen tailerra (GAZ). Aurrematrikula.
- Gure bizi-energia hobetzen: Chi Kung (EUS eta GAZ). Aurrematrikula.
- Biorrisa: Barreterapia tailerra (GAZ). Aurrematrikula.
- Garaiko eta tokiko sukaldaritza begetarianoa (GAZ). Aurrematrikula.
- Pole Dance- Boteretzeko ikastaroa (EUS). Aurrematrikula.
- Autobiografia: Pertsonala dena, politikoa ere bada (GAZ). Aurrematrikula.
- Barrez lehertu behar dut: Umore tailerra ikuspegi feministatik (EUS). Aurrematrikula.
- Autodefentsa Feminista: 14-17 urte bitarteko neskentzat (EUS). Aurrematrikula.
- Menopausia eta elikadura (GAZ). Aurrematrikula.
- Elikadura osasuntsuaz gozatu II (EUS). Aurrematrikula.
- Plazera, desioa eta jolasa (EUS). Aurrematrikula.
- Gora borroka feminista! Gure genealogietan arakatzen (GAZ). Aurrematrikula.
Aurrematrikulak gaurtik eta irailaren 25era egin ahal izango dira (biak barne), Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri egongo den formulario bat betez (Andretxean ere formularioak bete ahal dira).
Animatu parte hartzera!