Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaroetan aurrematrikula egiteko epea irailaren 1ean zabalduko da

2021/07/29

Berriro ere gonbidatu nahi zaitugu hurbildu zaitezen emakumeontzako topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gune feminista honetara. Gure eskaintza zuen gustukoa izatea espero dugu.

Aurrematrikulak Udalaren webgunean, irailean zehar, eskuragarri egongo den formulario bat betez egingo dira.

Formularioa betetzeko SAKATU HEMEN.

Izena emateko aurrematrikulak egiteko epea 2021eko irailaren 1ean zabalduko da eta irailaren 30ean itxiko da (biak barne).

 

EMAKUMEEN JABETZERAKO IKASTAROAK ETA TAILERRAK

Zahartze ona izan

Nola zahartu beste modu batera? Espazio honetan, normala eta naturala den prozesu honen dimentsio guztiak jorratu ahal izango dira (maila sozial, ekonomiko, kultural, psikologiko, erlazional eta fisiko), galerei eta doluei — eta baita aukera eta irabaziei ere — aurre egiteko gakoak aurkitzeko.

Egunak: urriak 14, 21 eta 28, azaroak 4, 11, 18 eta 25 eta abenduak 2, 9 eta 16, OSTEGUNA

Ordua:  12:00 – 14:00

Tokia:  Andretxea

Iraupena:  20 ordu

Hizkuntza:  gaztelania

Formatzailea:  Inma Merino

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

 

Bizitzarako mindfulness: ahalduntze-tresna

Ikastaro honek gure bizitzetan nabigatzen lagun dezaketen tresnak eskaintzen ditu, zoriontsu izateko eta bizi-bizi sentitzeko, jakinik geuk daramagula gure bizitzaren norabidea bizitza osoa eta kontzientea izatera iristeko.

Egunak:  urriak 15 eta 22, azaroak 5, 12, 19 eta 26 eta abenduak 10, OSTIRALA

Ordua:  17:00 – 19:00

Tokia:  Andretxea

Iraupena:  14 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzaileak:  Isabel Garcia eta Eneka Delgado (IKIGAI)

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

 

Hile-topaketak: ziklikoki bizitzen

Hutsune handia dago emakumezkoen gorputzen jakintzaren inguruan eta baita hilekoaren inguruan ere. Tabua, lotsa, beldurra, mina, etab. dira hilekoarekin lotzen diren hainbat kontzeptu. Fase desberdin bakoitzean hormonen dantza daukagu eta, ondorioz, behar eta desio desberdinak dauzkagula jakitea garrantzitsua da; hilekoa odola baino gehiago baita. Tailer honetan, hilekoaren ziklo osoa eta haren faseak azalduko dira, norberaren auto behaketatik eta bizipenetatik hasita.

Egunak:  urriak 18 eta azaroak 15, ASTELEHENA

Ordua:  17:00 – 19:00

Tokia:  Andretxea

Iraupena:  4 ordu

Hizkuntza:  euskara

Formatzailea:  Enara Iruretagoiena

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

 

Batera ibil gaitezen: espartin-tailerra

Emakumeei zuzendutako tailer honetan ahalduntzea landuko dugu, maila pertsonalean zein kolektiboan; eta horretarako sareak ehunduko ditugu, beldurrak kendu, sormena eta autoestimua sustatu … eta bitartean, birziklatutako materialez, espartinak egiten ikasiko dugu.

Eguna: urriak 20 eta 27 eta azaroak 3, 10 eta 17, ASTEAZKENA

Ordua:  17:00 – 20:00

Tokia:  Andretxea

Iraupena:  15 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzailea:  Marian Idiáquez

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

 

Autodefentsa Feminista

Ikastaro honen bidez, erasoak identifikatu ahal izango dira, euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez irakatsiko zaie emakumeei eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten.

Egunak:  urriak 23, LARUNBATA

Ordua: 9:30 – 13:30, 16:00 – 20:00

Tokia:  Portalea                    

Iraupena:  8 ordu

Hizkuntza: euskara

Formatzailea:  EMAGIN

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

 

Autodefentsa Feminista

Ikastaro honen bidez, erasoak identifikatu ahal izango dira, euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez irakatsiko zaie emakumeei eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten.

Eguna:  azaroak 20, LARUNBATA

Ordua:  9:30 – 13:30, 16:00 – 20:00

Tokia:  Portalea

Iraupena:  8 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzailea:  Maitena Monroy

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Informazio gehiagorako: 943 54 39 38 - 688 853 440.