Hitzaldi-solasaldia: No nos enfermamos, nos enferman: coloquio sobre Las herederas y la salud mental
Hitzaldi-solasaldi honetan, Aixa de la Cruz Ventosa idazle eta antzerkigile bilbotarrarekin, Las herederas (2022, Alfaguara) liburuaren bidez, osasun mentalari buruz gogoeta egiteko aukera izango dugu, ikuspegi feminista batetik.
Liburuaren abiapuntua adineko emakume baten suizidioa da, eta haren heriotzak lau bilobengan eragiten duena. Sare horretatik abiatuta, egileak kalteberatasunaz, mendekotasunaz, prekarietateaz, nork bere buruari betetako diagnostikoez eta medikalizazioaz pentsatzera gonbidatzen gaitu, ikuspegi berri batetik, non arazo mentalak ez diren gai pribatua, sistemaren ondorioak baizik.
Hizlaria: Aixa de la Cruz Ventosa.
Eguna eta ordua: 2024ko urriak 21, astelehena,18:00.
Tokia: Andretxea
Hizkuntza: Gaztelera.