Ekainak 28: LGTBIQ+ kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna
LGTBIAQ+: Lesbianak, Gayak, Transexual-Transgeneroak, Bisexual, Intersexualak, Asexualak, Queer, besteak beste.
XX. mendeko 60ko hamarkadan, ohikoak ziren polizia-sarekadak gay, lesbiana eta transegeneroen topagune eta tabernetan. 1969ko ekainaren 28an, errebolta bat egon zen New Yorkeko Greenwich auzoko Stone WallInn tabernan. Gertakari hark ekarri zuen gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexualen askapen-mugimendu-sortzea.
Diotenez, protestak gertatu zirenean, “Over the rainbow” (Ortzadarraz harago) abestia entzuten zen, eta, horregatik, ortzadarraren koloreek osatzen dute aniztasun eta askatasun sexuala irudikatzen duen bandera.
1985. urtean, Stone Wallen gertatutakoak sinbolo bihurtu ziren nazioarteko hitzaldi batean, non egun hura Gay Harrotasunaren Egun izendatzea erabaki baitzen (Harrotasuna, eta ez lotsa; gizarteak “agintzen” dien eta “sentitu behar duten” lotsa).
Denborarekin, beste sexualitate anitz batzuekiko aitormena, ikusgaitasuna eta aldarrikapena ere gehituz joan dira: lesbianak, transexualak, transgeneroak, bisexualak eta intersexualak.
Berdintasun Zerbitzua - Andretxeak uste du LGBTIQ+ pertsonen errealitateak eta bizipenak alde baten egoteari utzi behar diotela eta gizarte zisheterosexualaren ereduak sortzen dituen kaiolak hautsi behar direla, denon identitate, desira, harreman eta, oro har, sexualitateak askatasunean bizi ahal izateko.
Horretarako, ekainaren 28a, LGTBIQ+ kolektiboaren (Lesbianak, Gayak, Transexualak/Transgeneroak, Intersexualak eta Queerrak) Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna, dela eta, Berdintasun Zerbitzua- Andretxeak bideo bat egin du banderen esanahia eta jatorria azaltzeko, identitateen, nahien, harremanen eta sexualitateen aniztasuna adierazteko.