Nire ordainketa: erreziboak, isunak, likidazioak...
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Tramite hau Internet bidez egin daiteke
Deskripzioa: Eibarko udalari ordainketa ezberdinak egitea: erreziboak, likidazioak, Udaltzaingoaren trafiko-isunak...
Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Diruzaintza.
Ordainketak egiteko modua:
- Zure dokumentu-erreziboa zortzi erakunde laguntzaile hauetako batean aurkeztuta: Kutxabank, Laboral kutxa, Banco Sabadell-Guipuzcoano, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander, Bankoa, Caja Rural de Navarra eta La Caixa. Ez ahaztu: barra-kodeak dituzten dokumentuak ere ordain ditzakezu kutxazain automatikoetan (irakurketa optiko bidez edo datuak eskuz sartuta).
- Interrnet bidez, NIRE ORDAINKETA atalaren bitartez: sistemak Nire ordainketa Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidera, eramango zaitu, eta bertan ordainketa egin ahal izango duzu, bide hauek erabiliz:
- Txartela.
- Online banka.
- Bizum.
Ordainketaren tramitea Udalaren webgunean hasten da eta interesdunak aukeratutako konfiantzazko finantza-erakundean amaitzen da. Erreminta hau erabiltzeko behar duzuna hauxe da: Internet bidezko banku-jardueran harpidetuta egotea; sistemari atxiki zaizkion banku-erakunde horietako baten ordainketa-txartela edukitzea eta, Eibarko udalak bidalitako dokumentu-erreziboa eskura izatea. Horrela, eskatzen zaizkizun datuak sartu ahal izango dituzu (erreziboaren goiko ezkerreko aldean topatuko dituzu, barra-kodearekin batera. Datuok hauexek dituzu: Igorlea eta Luzapena. Erreferentzia. Identifikazioa. Zenbatekoa).
NIRE ORDAINKETA horretan sartu ondoren, Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea erabiltzeko laguntza jasoko duzu DEMO deritzon atala irekita.
Egin tramitea internet bidez |
---|
Egin tramitea internet bidez Egin tramitea internet bidez |