Emakumeen elkarteentzat eta gizarte alorrekoenendako dirulaguntzak eskatzeko epea irailaren 18rarte zabalik
Garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuetarako diru-laguntzak eskatzeko epea irailaren 25erarte.
Gizarte-ongizatearen alorrean lanean diharduten elkarteei laguntzeko asmoz, Eibarko Udalak gogorarazten du emakumeen elkarteentzat eta gizarte alorrekoenendako diru-laguntzak eskatzeko epea irailaren 18rarte dagoela zabalik.
Bietan ere –emakumeen elkarteak eta gizarte alorrekoak-, interesa duten elkarteek Pegoran, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, egin beharko dute eskaera. Horrekin batera, jarduera txostena eta jarduketa-txostena (justifikaziorako) aurkeztu beharko dituzte hilaren 18a baino lehen.
Garapenerako sentsibilizazio edota hezkuntza proiektuetarako diru-laguntzak
Bestalde, Udalak gogorarazten du garapenerako lankidetzaren aldeko sentsibilizazio-proiektuak aurrera eramateko diru-laguntzak eskatzeko epea irailaren 25erarte dagoela zabalik.
Interesa duten pertsonek Pegoran egin behar dute eskaera, eta dokumentuak ondo beteta bertara bidali.