"Europa, migrazioak eta estremismoa" solasaldia maiatzaren 23an Portalean
2024/05/15
Solasaldia datorren maiatzaren 23an izango da, osteguna, 18:30etan, Portaleako areto nagusian. ZAS! Zurrumurruen aurkako sareak antolatuta Eibarko Udaleko Kultura-Aniztasuna alorrarekin lankidetzan.
Karlos A. Castilla Juárez, Pompeu Fabra Unibertsitateko Giza Eskubideetako irakasleak eta Nieves Arrese, EHUko Administrazio Zuzenbideko kideak eta atzerritartasunean adituak parte hartuko dute bertan. Gainera, solasaldia Asmae Ourdi soziologo eta enplegu teknikari eibartarrak dinamizatuko du.