Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du asteburu honetan, San Juan jaiak direla eta
Eibarko San Juan jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko trenen zerbitzua indartuko du asteburu honetan.
Ekainaren 21 eta 23ko gauetan, ordu erdiro egongo dira trenak Ermua – Eibar tartean (bi noranzkoetan).
Larunbateko gauean -ekainak 22- 30 minutuko maiztasuna mantenduko da Ermua-Eibar tartean eta, gainera, orduro zerbitzua eskainiko da Ermua eta Deba artean.
Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea gomendatzen die trenez joan behar duten pertsonei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus web-orriko bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke, 944 333 333 telefono-zenbakira deitu eta eskura dute Twitterreko @euskotren kontua ere.