Memoria historiko plural eta demokratikoa berreskuratzeari buruzko proiektuaren lehenengo fasea amaitu du Udal Artxiboak
2015/06/17
Udal Artxiboak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean, Eibarko hiriaren memoria historiko plural eta demokratikoa berreskuratzeko proiektuaren lehenengo fasea amaitu berri du; dokumentazioa ikertu du eta testuinguruan kokatu, modu zientifikoan eta egiazkoan. Lan hori aurrera eramateko, dokumentuen tratamenduan aditua den historialari bat kontratatu zuen Udalak, sei hilabeterako.
Honako lan hauek egin dira:
- Dokumentu sailen tratamendua: Gobernuko Ordezkaritzarekin, Erantzukizun Politikoarekin, Gobernuko Poliziarekin eta Espetxeekin 1937. eta 1950. urteen artean izandako gutun-truke ofizialeko dokumentuak.
- Edukien hustuketa, ISADG Artxiboen Deskribapenerako Nazioarteko Arau Orokorrari egokitutako fitxa baten bidez.
- Informazioa mekanizatzea, bai barne egituratik (Artxiboa/Udala) bai kanpotik (ikertzailea) errazago sartzeko.
Lan horren bitartez, ondare dokumentalaren berri zabaltzeko politikak bultzatzea eta herritarren artean zerbitzua ikusgarriagoa izatea da Udal Artxiboaren asmoa.