Ondasun higiezinen zerga (OHZ)
Bankuetan helbideratutako erreziboak.
Udalak 2015eko ekainaren 30ean kobratu ditu bankuetan helbideratuta zeuden erreziboak.
Aurten, erreziboak, beste gauza batzuen artean, zerga dagokion etxebizitzaren edo lokalaren helbidea eta katastro-balioa ere jasotzen ditu.
Bankuak bidali dizun errezibo horrek balio dizu ordainketa-egiaztagiri bezala. Datu gehiago ikusi nahi badituzu, sar zaitezke Interneten eta http://dokumentuak.gipuzkoa.net sakatu ondoren, zure NANa eta bankuaren erreziboan azaltzen den erreferentzia eta kodea emanda, datu guztiak ikusteko aukera izango duzu. Beraz, erreziboa kontsultatu, inprimitu edo/eta gorde dezakezu.
Interneten sartzeko aukerarik ez baduzu, deitu PEGORAra. Hauxe duzu horko telefono-zenbakia: 943708400 / 010. Bertara etorriz gero, errezibo osoaren kopia emango dizugu. Eta ez hori bakarrik: errezibo horiek hemendik aurrera zure helbide fiskalera bidaltzea ere eska dezakezu.