Udalbatzak 2024ko ekainaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakiak
Besteak beste, LGTBI kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren aldeko Nazioarteko Egunaren Adierazpena, Eibarko EH Bildu udal taldeak Eibarko Eskola Kirolaren egoerari buruz egindako mozioa eta PSE-EEren beste mozio alternatibo bat, EH Bilduk aurkeztutakoaren aldean.
2024ko ekainaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran ondorengo gaiak onartu ziren:
1. 2024ko maiatzaren 27ko bilkurari dagokion akta-zirriborroa onartzea.
2. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
3. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea, Pedro Escribano Ruiz de la Torre zinegotziaren izendapena dela eta.
4. Eibarko EH Bildu udal-taldeak Eibarko Eskola Kontseiluan duen ordezkoaren izendapenaren berri ematea.
5. PSE-EE (PSOE) udal-taldeak hainbat lan batzorde eta batzorde aholkularitan izendatu dituen bokalen berri ematea.
6. Eibarko EH Bildu udal-taldearen mozioa, Eibarko Eskola Kirolaren egoerari buruzkoa.
7. PSE-EE (PSOE) udal taldeak aurkeztutako mozio alternatiboa, EIBARKO EH BILDU-ko udal taldeak aurkeztutakoari, Eskola kirolaren inguruan.
Onartu diren bi mozioen harira, Eibarko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
- Laster, jada lantzen ari den hitzarmena ERAINekin sinatzea. Hitzarmen horretan, gaur egun bi aldeek MULTIKIROLA proiektuarekiko dituzten betebeharrak berariaz jasotzeaz gain, IGEek (orain ERAIN) helarazitako finantzaketa-arazoa konponduko da, egungo dirulaguntza izendunen sistema ez baita modu egokia.
- ERAINi, 24-25 ikasturterako, MULTIKIROLA proiektua garatzeko laguntza teknikoa bermatzea, ATHLON enpresaren bitartez, zeinen kontratazio prozesua jada martxan den. Enpresa hori bera arduratu zen 2022an "Eskola-kirolaren diagnostikoa eta egituraketaproposamena" txostena egiteaz, eta, beraz, gure hiriko eskola-kirola ezin hobeto ezagutzen du.
- ERAINekin lankidetzan, etorkizunean egin beharreko ekintzak, epeak eta, hala badagokio, aurrekontua zehaztea, MULTIKIROLA proiektuaren garapen zabalena lortzeko herri mailan, kirol-arloko teknikariek, zuzenean edo hirugarrenen laguntzarekin, hirian eskolakirolaren egoera aztertu ondoren.
Bideoa:
Erlazionatutako dokumentua: