2012ko San Juan jaietan txosnak ipintzeko eskaerak egiteko epea zabaltzen da.
2012/05/24
Txosnak ipini nahi dituztenek eskaerak Pegoran aurkeztu beharko dituztela ondo beteta ekainaren 1eko 14:00ak baino lehen.
Eskaeran honako hauek adierazi beharko dira:
- Taldearen izena, helbidea eta telefonoa, baita ordezkariarenak ere.
- Txosnaren neurri zehatzak.
- Salduko dituzten produktuen zerrenda.
- Pertsona edo talde eskatzailearen NANaren kopia edo IFKren kopia.
Txosnak Errebaleko lehengo merkataritza-zentroan dagoen parkingean / orubean jarriko dira.
Txosnen kokapenaren nondik norakoak adosteko bilera ekainaren 6an egingo da, 12:30ean, Udaletxeko 2. solairuko Gelan.