Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“Marketing Day” ekimenaren VIII. edizioa maiatzaren 24an egingo da Eibar Kirol Elkartearen instalazioetan

“Marketing Day” ekimenaren VIII. edizioaren aurkezpenaren irudia. Argazkian, Vanesa Hortas zinegotzia; Leticia Sánchez (Ekingune); eta Elisa Mangado (Eibar Kirol Elkartea).

“Marketing Day” ekimenaren VIII. edizioaren aurkezpenaren irudia. Argazkian, Vanesa Hortas zinegotzia; Leticia Sánchez (Ekingune); eta Elisa Mangado (Eibar Kirol Elkartea).

2024/05/15

Ekimena herriko eta inguruko enpresa txiki eta ertainei eta ekintzaileei zuzenduta dago. Modu presentzialean eta online jarraitu ahal izango da (Ekinguneren webgunearen bidez).

Maiatzaren 24an (ostirala), "Marketing Day" ekitaldiaren beste edizio bat egingo da, 09:00etan, Ipuruako Prentsa Aretoan, honako izenburu honekin: “Nuevas dimensiones en comunicación. Claves para entender la inteligencia artificial (Dimentsio berriak komunikazioan. Adimen artifiziala ulertzeko gakoak).” Ekimen honen VIII. edizioa gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan Vanesa Hortas Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotziak; Leticia Sánchez Ekinguneko Zuzendaritza Batzordeko kide eta Kinetixen sortzaileak; eta Elisa Mangado Eibar SD Fundazioko zuzendariak.

Doako ekitaldi hau Ekingune Ekintzaileen Elkarteak antolatzen du, aurten ere, eta haren helburua da Eibarko eta inguruko enpresa txiki eta ertainak, ekintzaileak eta profesionalak biltzea.

Jardunaldia 9:00etan hasiko da Imanol Terán estrategia digitalaren aholkulari eta teknologia berrien hezitzailearen ponentzia batekin. 10:30etik 11:00etara tarte bat egongo da galderak egiteko, eta 11:00etan kafea eta networkinga.

Beren salmentak eta marketina hobetzeko interesa duten pertsona guztiek aurrez aurre edo online jarraitu ahal izango dute ekitaldia, Ekinguneren webgunearen bidez.

Plazak mugatuak dira, eta izen-ematea, doakoa, hil honetako 22a baino lehen egin beharko da, horretarako prestatutako inprimakia betez.