Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Datorren astelehenean (hilak 29) hasiko dira Bustinduitarren kalea berrurbanizatzeko lanak

Artxiboko irudia. Bustinduitarren kalea.

Artxiboko irudia. Bustinduitarren kalea.

2024/07/24

Bizilagunek eremua berrurbanizatzeko eskatu zuten urtero egiten diren auzo-bileretan. Lanak CONSTRUCCIONESN ARTZAMENDI enpresari esleitu zaizkio, 307.302,46 eurotan.

Datorren astelehenetik aurrera (uztailak 29), Bustindui kalean aurreikusitako berrurbanizatze-lanak hasiko dira, zehazki 1. eta 7. zenbakien arteko tartean. Proiektua CONSTRUCCIONES ARTZAMENDI, S.A enpresari esleitu zaio, 307.302,46 euroko aurrekontuarekin. 17 asteko epea du enpresak obrak egiteko.

Ekimen honen helburu nagusia da oinezkoek atarietarako duten sarbidea hobetzea, hiri-espazioak birmoldatuz eta azpiegiturak eraikinen fatxadetan egindako aldaketetara egokituz, duela gutxi igogailuak jarri dira-eta. Banaketa berriarekin, kaleak bi metroko zabalerako lorategi-eremu bat izango du fatxaden ondoan, eta horrek pribatutasun handiagoa emango die beheko etxebizitzei. Horrez gain, bi metroko zabalerako espaloi bat ere egingo da, oinezkoen joan-etorria errazteko.

Era berean, ibilgailuentzako lineako aparkaleku bat eta gutxienez hiru metro eta erdiko zabalera aldakorra izango duen galtzada bat jarriko dira, ibilgailuen zirkulazioa bermatzeko.

Aldaketa horiez gain, euri-urak biltzeko sare berri bat egin eta edateko uraren hornidura-sarea berrituko da, funtsezko zerbitzuen azpiegitura hobetzeko.

Bigarren fasean, urbanizazio-lanak  Bustinduitarren kaleko 8. eta 20. arteko tartera zabaduko dira,  bizitegi-eremu honen hobekuntza integralarekin jarraitze aldera.

Hobekuntza hauen bidez, bizilagunen erosotasuna eta segurtasuna handitzeaz gain, ingurua biziberritu eta azpiegitura moderno eta eraginkor batez hornitu nahi da. Jon Iraola alkateak aldez aurretik eskertu du bertako bizilagunen pazientzia eta elkarlana obrak egin bitartean.