EH Bildu nagusitu da Eibarren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, 4.100 boto baino gehiagorekin
Pello Otxandiano hautagai berriaren taldeak 4.145 boto lortu ditu (% 32,78); EAJ-PNVk, 3.806 (% 30,10); PSE-EEk, 2.948 (% 23,31); PPk, 736 (% 5,82); SUMAR taldeak, 374 (% 2.96); Elkarrekin Podemos-Alianza Verdek, 297 (% 2,35); eta VOXek, 170 (% 1,34), besteak beste. Parte-hartzea % 62,42koa izan da, eta % 54,31koa, berriz, 2020an.
EH Bilduk, Pello Otxandiano lehendakarigai berriarekin, boto gehien lortu ditu Eibarren 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako deialdian. Guztira, aldeko 4.145 boto lortu ditu, hau da, 20.557 hautesleen erroldaren % 32,78. 2020ko uztailean, EH-Bilduk 3.357 boto lortu zituen gure herrian (% 29,90).
Hirugarren indar bozkatuena PSE-EE izan da, 2.948 botorekin, hau da, boto guztien % 23,31rekin. Hauteskunde hauetan Eneko Andueza eibartarra buru duen alderdiak ere botoen igoera lortu du, 2020an 2.432 lortu baitzituen (% 21,66).
Laugarren alderdi bozkatuena Alderdi Popularra izan da, 736 botorekin (% 5,82). Bosgarren postuan SUMAR taldea geratu da 374 botorekin (% 2,96).
Gainerako alderdiei dagokienez, Podemos-Aliantza Berdeak 297 boto lortu ditu (% 2,35); VOXek 170 (% 1,34); IZANek 56 (% 0,44); PACMAk 55 (% 0,43); EB-AZk 43 (% 0,34); eta PUM+Jk 16 (% 0,13).
Parte-hartzea igo egin da
EAJ-PNVk 27 eserleku berdindu ditu EH-Bildurekin, eta gainerako alderdiak honela geratuko dira ordezkatuta Eusko Legebiltzar berrian: PSE-EE/PSOE, 12 eserleku; PP, 7; SUMAR, 1; eta VOX, 1.
Parte-hartzea, guztira, % 62,52koa izan da eta abstentzioa % 37,48koa.
Datorren apirilaren 26an emango diren behin betiko emaitzen zain, Eusko Legebiltzarrerako 2024rako hauteskundeei buruzko informazio guztia www.euskadi.eus web orrian dago eskuragarri.