Eibarko berreraikuntza 1937-1957 hitzaldia maiatzaren 8an
Maiatzaren 8an, asteartean, 19:00etan PORTALEko Areto Nagusian Francisco Javier Muñozek 2009ko Juan San Martin bekari esker egindako lana aurkeztuko du. Aurkezpen-hitzaldia euskaraz izango da eta Eibarko bonbardaketaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan dago.
2009ko Juan San Martin bekaren irabazleak egindako lanaren izenburua Gerra osteko Euskal Herrian eraikitzea. Eiabrko berreraikuntza 1937-1957 da.
Juan San Martin beka Eibarko Udalak ematen du UEUrekin lankidetzan.
Francisco Javier Muñoz izan zen 2009ko irabazlea eta Artearen Historian lizentziatua da.
Aurkezpen-hitzaldia euskaraz izango da.