Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak landa-bideak asfaltatzeko lanekin jarraitzen du eta aurrekontua 240.000 euro baino gehiagokoa da

Artxiboko irudia.

Artxiboko irudia.

2024/08/14

GI-3950 errepidetik Sandroman, Larrañeta eta Iteriaga baserrietara arteko zoladura hobetzeko lanak esleitu dira. 7.148,04 m²-ko azaleran jardungo da.

Eibarko Udalak "Landa-bideak 2024" proiektuko "San Roman pista" zatia asfaltatzeari ekingo dio. Aurreikusita dago irailaren amaieran egitea. Lan hauen helburua GI-3950 errepideko galtzadaren zoladura hobetzea izango da, San Roman, Larrañeta eta Iteriaga baserrietaraino. Obrak Udalak eta Andirao elkarteak iaz sinatutako akordioaren parte dira.

"Landa-bideak 2024" proiektua Excavaciones y Transportes ORSA S.L enpresari esleitu zaio 110.160,57 euroko aurrekontuarekin eta sei asteko egikaritze-epearekin.

Txonta-Salbatore pistarako lizitazio irekia

Gaur egun, Txonta-Salbatore pista asfaltatzeko lanak lizitatzen ari dira. Horren helburua galtzadako zoladura hobetzea da, hormigoi armatuzkoa, Txontako pistatik Salbatoreko ermitaraino, Areta eta Iraiegiko baserrietarako adarrekin batera. Gainera, Txontako pistan dagoen asfaltoa konpontzeko aprobetxatuko da. Jarduketak 7.873,07 m2-ko azalera hartuko du.

Bigarren zati horretarako aurrekontua 134.219,49 eurokoa da, eta gauzatzeko epea sei astekoa. Eskaintzak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 9ra arte.   

Eibarko Udalak guztira 244.380,06 € eta 15.021 m² bideratuko ditu lan hauetarako. Udalak eta Eibarko baserritarrak ordezkatzen dituen Andirao elkarteak akordio bat lortu zuten 2022ko azaroan, zeinaren bidez, erabaki zen bost urteko epean 1.750.000 euro bideratzea  herriko landa-ingurunea hobetzeko jardueretara.

Jon Iraola alkateak adierazi duenez, “lan hauek Eibarko baserritarrekin hartutako konpromisoa dira.  Haien eskaera nagusienari erantzuten ari gara, horregatik, pozik gaude Andirao elkartearen eta Udalaren artean dagoen lan eta sintonia onagatik. Buru-belarri jarraituko dugu lanean gure landa-auzoak hobetzeko”.