Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek “Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria” titulua jaso du berriro

“Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria” sariaren irudia.

“Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria” sariaren irudia.

2024/08/08

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako ministro andreak iragarri du Eibarri “Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria” titulua eman zaiola berriz ere. Aitorpen prestigiotsu hau Espainiako 90 hirik dute.

Diana Morant Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako ministroak gutun bidez jakinarazi du Eibarri "Zientzia eta Berrikuntzaren Hiri" izendapena berretsi zaiola epaimahaiaren proposamenez; izendapen hori dute, besteak beste, Bartzelonak, Valentziak, Santanderrek edo Gijónek. Aitorpen entzutetsu hau Espainiako 90 hirik dute eta aurten 24k berriztu dute titulua. Eibar izendapen honen B kategorian sartzen da, alegia, 20.001-100.000 biztanle bitarteko hirietako taldean.

“Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria” aitorpena beren lurraldeetan berrikuntza babestearen aldeko apustu irmoa egin duten udalak nabarmentzeko helburuz sortu zen. Sarian hauxe aitortzen da: tokiko erakundeek garapen ekonomiko eta sozialerako funtsezko elementu gisa beren lurraldeen sustapenean duten zeregina.

Iragarpen-ekitaldian, ministro andreak aitorpenaren garrantzia nabarmendu zuen, eta baita Eibarrek berrikuntzarekin eta garapen teknologikoarekin duen konpromisoa ere. “Eibarrek 'Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria' titulua berritzea aktibo baliotsua da, jasangarritasuna hobetzea, desberdintasuna murriztea eta, azken batean, Eibarko herritar guztien bizitza hobetzea lortzeko.

Adituek osatutako epaimahaiak hainbat irizpide ebaluatu zituen sari hau emateko, eta, beste gauza batzuen artean, kontuan hartu zituen berrikuntza-politikek tokiko garapenean duten eragina, ikerketa- eta garapen-proiektuen sustapena, eta erakunde zientifiko eta teknologikoekiko lankidetza.

Aitorpen hau jaso duten Espainiako 90 hiriren talde hautatuan sartu da Eibar eta, hala, sendotu egin du berrikuntza eta garapen zientifikoaren arloko erreferente gisa duen posizioa. Lorpen honek nabarmendu egiten du hiriak proiektu berritzaileak gidatzeko duen gaitasuna eta sektore teknologikoan inbertsioak eta talentua erakartzeko ahalmena.

Jon Iraola alkatea pozik azaldu da eta zera esan du: “Aitorpen honekin Espainiako Gobernuak berriz ere aitortzen du Eibarrek egiten duen lana zientzia eta berrikuntzaren arloan. Harro gaude Zientzia eta Berrikuntzaren Hirien Sarea osatzen duten 90 hirien taldearen parte izateaz".