Eibarren bizi diren migratzaileen dokumentazioa tramitatzeari buruzko informazio-hitzaldia, ekainaren 11n
“Extranjería cerca de ti” izenburuarekin, hitzaldia ekainaren 11n, 18:00etan, izango da Errebalen. Helburua da Eibarren bizi eta dokumentazioa tramitatzeko egoeran dauden herritarrengana atzerritartasun-bulegoa gerturatzea.
Dokumentazioa erregularizatzea eta tramitatzea gure herrira iristen diren migratzaileen ardura nagusienetako bat da, prozesu luze, zail eta korapilatsua delako. Sare egokirik eta erakundeen babesik gabe, izapide hori arazo handia izaten da.
Egoera honi aurre egiteko, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzaren Atzerritartasun Sailak, informazio-hitzaldi bat antolatu du, Eibarko Udalaren babesarekin, herritarren zalantzak argitu eta administrazioa herritarrengana hurbiltzeko asmoz.
Hitzaldia ekainaren 11n izango da Errebalen, 18:00etan, eta bi zati izango ditu. Lehenengoan, adituek modu laburrean azalduko dute zer izapide egin behar diren eta zeintzuk diren prozesuaren zailtasun nagusiak. Bigarren zatian, bertaratzen direnek galderak egin ahal izango dituzte beren dokumentazioa arautzearen inguruan.
Hitzaldian, gaiari buruzko profesionalak eta adituak egongo dira, besteak beste, Guillermo Echenique, Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordea; Santiago Trullo, Lan eta Migrazioko zuzendari probintziala; Clara Pérez, Probintziako Atzerritarren Bulegoko koordinatzailea; eta Begoña Palos, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzako Gizarte Gaietako aholkularia. Aditu hauek ikuspegi argi eta atsegin bat emango dute izapidetze-prozesuari buruz.
Nahiz eta hitzaldiaren helburua beren dokumentazioa erregularizatu nahi duten pertsonei zuzenduta egon, gaia interesa duen edozein pertsona, entitate edo elkarteri dago zabalik.
Solasaldi hau aukera ezin hobea da pertsona migratzaileen egoeraz gehiago jakin eta administraziora hurbiltzeko, eta dokumentazioa izapidetzeko prozesua hobeto ulertzeko