Estaziño kalearen bide paraleloa oinezkoentzako gune izango da
Urbanizazio berriaren eraikuntzak jada bistan laga du Blas Etxebarria eta Pagaegi kaleak tren-geltokiarekin lotuko dituen kale berria. Bestalde, pertsona nagusientzako tutoretzapeko bederatzi apartamentu proiektatu dira Estaziñoko urbanizazio berrian.
Estaziño kalearen bide paralelo berria oinezkoentzat izango da, herritarren bizi-kalitatea eta oinezkoentzako inguru atseginago bat egiteko helburuz. Horrela, aisialdiko gune bihurtuko da, herritarrei espazio seguru eta erakargarri bat eskainiz.
Proiektuaren helburua da pertsonei protagonismoa ematea, eta aukera eskaintzea paseatzeko, sozializatzeko eta aire zabaleko jarduerak egiteko, ibilgailuen trafikoaren kezkarik izan gabe. Espero da ekimenak bizi-kalitatea hobetzea, zarata murriztea eta giro atseginagoa eta seguruagoa sortzea.
Kale berria San Agustin elizatik hasi, eta egungo eraikinen atzealdetik igarotzen da, Estaziño kaleko 1 eta 13 zenbakien artetik.
Jon Iraolak hauxe adierazi du: “Kale berri bat edukitzea eta oinezkoentzat zabalik egotea pauso esanguratsu bat da Eibar jasangarri eta humanoago bat izateko. Ekimen honek eibartarren bizi-kalitatea hobetzeaz gain, aisialdirako espazio seguru bat eskaini eta kohesio soziala sustatzen du. Nahi duguna da bizilagunek auzoko bizimodua egitea, eta pertsonak izatea ingurune urbanoaren protagonistak·”. Halaber, adierazi du Udalean lanean dihardutela Eibarko kale gehiago jartzeko oinezkoentzako.
Pertsona nagusientzako tutoretzapeko pisuak
Eibarko Udalaren Gizartekintza Sailak mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako ostatu-zerbitzu bat egiteko asmoa du. Estaziño kaleko urbanizazio berriaren eraikuntza aprobetxatuz, Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako gune bat prestatu nahi du. Proiektu honetan, PSE-EE eta EH Bilduren Aurrekontu negoziaketa baten adostutakoa dena, Tutoretzapeko bederatzi apartamentu izango dira, eremu komunekin, non herriko adineko beste pertsona batzuei ere emango zaien eguneko zerbitzua.
Zerbitzuan langileek tutoretza-bitartekaritza, akonpainamendu soziala eta gainbegiratze-lanak egingo dituzte, eta, hala badagokio, arreta pertsonala emango dute eta etxeko lanetan lagundu. Gainera, beste prestazio osagarri batzuk ere sar litezke, hala nola mantenua, etxeko garbiketa eta arropak garbitzea.
Bestalde, aukera egongo litzateke gune bat prestatzeko eguneko arretarako, bai apartamentuetako erabiltzaileentzat, bai mendetasun-arriskuan edo -egoeran dauden herriko beste adineko pertsona batzuentzat. Bertan, informazio-zerbitzuak, jarraipenaren balorazioa, esku-hartze sozioedukatiboa eta psikosoziala, eta akonpainamendu soziala eskainiko lirateke. Zerbitzu hau eskainiko balitz, ez litzateke erabiltzaileentzako talde-dinamikak egiteko gune komunik egingo.