TRABESA, berba irabazlea
Eibarko herria aproposen definitzen duen Berba Lehiaketan Igone Lamarainek irabazi du saria TRABESA berbarekin.
TRABESA: apustua
Trabesa hitzak jokuetan (boloetan, txirloetan) egiten ziren apustuak dakarzkio gogora Igone Lamairaini. Baina, bestalde, berak dio Eibarko herriak gauza askoren aldeko apustua egin duela:
- Emakumeak lanera gerturatu dituen lehenengo herrietakoa izan da.
- Langileen eskubideen aldeko borrokak.
- Euskalgintzak euskara bultzatzeko bideratu dituen ekimenak (gau-eskolak, ikastolaren sorrera, ...).
- Eta, batik bat, "Eibar eredugarria" izan dadin herriak egin ahal duen eta egin behar duen apustua azpimarratzen du.
Epaimahaia bat dator Igonek dioenarekin: herri honek apustu asko egin behar izan ditu bizitzan, eta oraindik ere asko du egiteko.
Hori, alde batetik; izan ere, bestalde, askorentzat galdu samartuta egon zitekeen hitz bat berreskuratzeko modua edo aukera ikusi da TRABESA berbarekin.