Udalak bisita gidatuen beste edizio bat antolatu du
Bisitak ostegunetan izango dira, abuztuaren 1ean, 8an, 22an eta 29an eta igandeetan abuztuaren 4an eta irailaren 1ean. Saioak doakoak dira eta interesa dutenek San Andres parrokiara hurbildu beharko dute 10 minutu lehenago.
Eibarko Udalak, Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailaren bitartez eta Debegesa eskualdeko garapen-agentziarekin lankidetzan, bisita gidatuen programaren edizio berri bat antolatu du udarako, herriko eskaintza turistikoa ezagutarazteko eta haren elementu erakargarriak eta historia balioan jartzeko.
Bisita gidatuetan ibilaldi bat egingo da herriko erdigunean zehar, eta herriaren historiari eta ondare industrialari buruzko azalpenak emango dira. San Andres Parrokiako plazoletan hasi eta Estaziño kalean amaituko dira.
Ibilaldietan Eibarrek Gerra Zibilean izan zuen aldaketa gogorra eta ondoren gertatu zen susperraldia kontatuko da, eta erreferentzia egingo zaie herriko enpresa enblematiko batzuei, hala nola El Casco, Lazpiur, Aurrera edo BH.
Edukia Nerea Alustiza historialari eibartarrak landu du eta bera izango da gida-lanak egingo dituena.
Saioek ordu eta erdiko iraupena izango dute. Ostegunetan, abuztuaren 1ean, 8an, 22an eta 29an, 18:30etik 20:00etara, eta igandeetan, abuztuaren 24an eta irailaren 1ean, 11:30etik 13:00etara.
Parte-hartzea doakoa da eta interesa dutenek 10 minutu lehenago egon beharko dute San Andres elizaren ate nagusian. Plazak mugatuak dira.