Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Unbeko taberna erabiltzeko lizitazio prozesua zabalik

Artxiboko irudia.

Artxiboko irudia.

2024/09/20

Izena emateko epea urriaren 21era arte egongo da zabalik. Kontratua 2 urterako izango da.

Eibarko Udalak Unbeko tabernaren jabari-emakidaren lizitazio-prozesua abiarazi du. Taberna Unbeko udal-kirolgunean dago. Kirol-instalazioetako erabiltzaileei eta inguruko bisitariei zerbitzua ematen dien espazio honek kudeatzaile berriak behar ditu ustiapenerako. Kontratua eskuratu nahi dutenek 2024ko urriaren 21era arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, hori baita dokumentazioa aurkezteko azken eguna.

Lizitaziorako oinarri izango den urteko kanona 6.600 eurokoa da. Esleipena bi urterako egingo da.

Kontratu hau aukera bat da erakarpen-ahalmen handia duen gune bat kudeatu nahi duten ekintzaileentzat, ostalarientzat eta enpresentzat, osa leku erakargarria baita ez bakarrik kirol-ekitaldietara joaten direnentzat, baita Unbek eskaintzen duen natur parajeaz gozatzen dutenentzat ere.

Baldintzen artean zehazten da, halaber, esleipendunak taberna irekita  eduki eta zerbitzua eman beharko duela asteartetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara eta larunbat eta igandeetan 10:00etatik 20:00etara. Bestalde, Udalak argitara emandako klausulen agiriak esleipendunak bete beharko dituen betebeharrak jasotzen ditu, besteak beste, elikagaien zerbitzuari, osasun-ikuskapenei eta/edo kalteengatiko erantzukizunei dagokienez.

Interesatuek Eusko Jaurlaritzaren kontratazio webgunean prozesuaren xehetasunak eta baldintzak kontsultatu ditzakete. Prozesu honen helburua Unbeko tabernak kalitatezko zerbitzua eskaintzen jarraitzea eta erabiltzaile eta bisitarien ongizateari laguntzea da.