Munduko emakumeen literatura saioetan izena emateko epea zabalik

2024/09/01

Afrikako literaturako hainbat egile protagonista izango dituen saio hauetan izena emateko epea irailaren 1etik irailaren 25era arte (biak barne) luzatuko da.

Ikasturte honetan, Afrikako literaturako hainbat egileren berri emango da (ekoizpenean eta itzulpenean hain ezagunak ez direnak: Senegal, Nigeria edo Ekuatore Ginea bezalako herrialdeetako egileak maizago itzuli baitira. Gutxiago itzuli dira, berriz, Togo, Zambia edo Etiopiako egileak). Afrikako egileek idazten dutenean erabiltzen duten aniztasuna eta aberastasuna ezagutuko ditugu eta hondoan zer ezkutatzen duten.

Afrikatik heldu zaigun ahozko literatura aztertuko da ikasturte berri honetan, kontinentearen kosmobisioari, kolonizazioaren historiari eta misoginiari buruzko informazio asko baitu. Horretarako, alde batetik abesti eta ipuinekin lagunduko dira saioak. Bestetik, ahozko literaturaren garrantzia ulertzen lagunduko duten saiakerak irakurriko dira.

Aurrematrikulak irailaren 1etik irailaren 25era arte egin ahal izango dira (biak barne), Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri egongo den formulario bat betez (Andretxean ere formularioak bete ahal izango dira).