2023ko Udazkeneko ikastaro eta tailerrak
Beste denboraldi batez, Emakumeen Jabetze Eskola, errealitatea ikuspegi kritiko, dekolonial eta feministatik hausnartzeko, eztabaidatzeko eta aztertzeko topalekua izango da. Estrategia eta aliantza feministak sortzeko eta indartzeko gunea, non ikastaro eta tailer desberdinetatik maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko prozesuak bultzatuko diren.
Aipatzekoa da Eibarko Jabetze Eskolak udazken honetarako antolatu dituen ikastaro eta tailerren eskaintza nabarmen zabaldu dela. Hala, udazken honetan eskainiko diren ikastaroak honako hauek izango dira:
- Inguruko landareak ezagutu eta erabiliz gure mundua handitzen (EUS eta GAZ)
- Sasoiko sukaldaritza: Zer egin dezaket udazkeneko nire barazki saskiarekin? (GAZ)
- Autodefentsa Feminista
- Belaunaldien arteko autodefentsa feminista (7-9 urte eta 10-13 urte bitartekoentzak, 18 urtetik gorako emakume batek lagunduta) (EUS)
- 14- 18 urte bitartekoentzat (EUS)
- 18 urtetik gorakoentzat (GAZ)
- Autozaintza emozionala (GAZ)
- Bizitzarako Mindfulness: ahalduntze tresna (EUS eta GAZ)
- Lurretik Zaindu (GAZ)
- Ziklikoki bizi taldean (EUS)
- Amatasuna eta ahalduntzea (GAZ)
- Osasuna Plazerra badelako, elikadura osasuntsuaz gozatu (EUS).
Aurrematrikulak irailaren 1etik eta irailaren 30era egin ahal izango dira (biak barne), Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri egongo den formulario bat betez (Andretxean eta Pegoran ere, formularioak bete ahal dira).
Animatu parte hartzera!