2024ko Udaberriko ikastaro eta tailerrak
Beste denboraldi batez, Emakumeen Jabetze Eskola, errealitatea ikuspegi kritiko, dekolonial eta feministatik hausnartzeko, eztabaidatzeko eta aztertzeko topalekua izango da. Estrategia eta aliantza feministak sortzeko eta indartzeko gunea, non ikastaro eta tailer desberdinetatik maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko prozesuak bultzatuko diren.
Eibarko Jabetze Eskolak bere ikastaro eta tailerren eskaintza nabarmen zabaldu du. Hala, udaberri honetan eskainiko diren ikastaroak honako hauek izango dira:
- Coaching feminista: Ezagutza, onarpena eta zaintza (EUS eta GAZ).
- Geure Etxean eta gorputzean burujabe (EUS).
- Osasuna eta zaintza inguruko landareekin (EUS eta GAZ).
- Biorisa: Barreterapia tailerra (GAZ).
- Komedia feminista (GAZ).
- Boterea, ahizpatsauna, perreoa (GAZ).
- Boxeo feminista (EUS).
- Zaindu eta maitatu zure gorputza (EUS eta GAZ).
- Sasoiko sukaldaritza: zer egin dezaket nire udaberriko barazki-saskiarekin? (EUS eta GAZ).
- Autodefentsa feminista (GAZ).
- Txirigota feminista (GAZ).
Animatu parte hartzera!