2023/2024 Ikasturtea: Emakume Italiarren Literatura

Italiako emakumeen literaturaren aldi historiko luze bat ezagutuko dugu, Querelle des femmes -en manifestuetatik hasi eta gaur egunera arte, emakume italiarren bizitzan eta literaturan eragin handiena izan duten une historikoak zeharkatuz. Bestalde, sarrera geografiko eta soziologiko bat egingo dugu, testuak testuinguruaren arabera aztertzen laguntzeko.

Edukiak: 

Mintegiaren aurkezpena eta literatura italiarraren ezaugarriei buruzko sarrera orokorra; Emakumeen kereila; XIX. mendea; Etxeko aingerutik Eba modernora; Natalia Ginzburg eta Lorenza Mazzetti; Franca Rame; Poesia eta ahots berriak.

Helburuak

  • Erdi Aroan eta Europako testuinguruan emakumeak defendatu zituzten filosofoak ezagutaraztea (Querelle des femmes).
  • Parte-hartzaileak literatura italiarraren ezaugarriei buruz prestatzea.
  • Parte-hartzaileak literatura-kritikan prestatzea, literatura-genero desberdinetara hurbilduz.
  • Gogoeta egitea eta iritzi kritikoak sortzea.
  • Italiako egile nagusiak ezagutzea.
  • Irakurzaletasuna piztea.

Dinamizatzailea: 

Ainhoa Aldazabal Gallastegui- Skolastika.

Non eta noiz: 

Andretxean, 2023ko urriak 4, azaroak 8, abenduak 20 eta 2024ko urtarrilak 17, otsailak 21, martxoak 20, apirilak 24 eta maiatzak 22.

Ordutegia: 

17:30etik 19:30era.