Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Toribio Echevarria sariak 2024

Bio/Osasuna eta Mugikortasun sektoreetan proiektuak dituzten bi startupek eskuratu dituzte sari nagusiak Toribio Echevarria Ekintzailetza Berritzailearen Euskadi Sarien 34. edizioan. Sariak ekainaren 20an banatu ziren Eibarren, Euskadiko ekintzailetza, enpresa, zientzia, hezkuntza eta erakunde arloko ordezkariak bildu zituen ekitaldian. Dive Medicalek Startup eta Enpresa Proiektuak kategoriako saria irabazi du eta NX Techniogies Enpresa Berritzailea kategoriakoa. Bien kasuan, duten proposamen planteamendu berritzaileagatik eta merkatuari balio desberdina emateko duten ahalmenagatik aukeratu dituzte. NX Technologies-en kasuan, Nazioartekotzeari Laguntza Saria eskuratu du ere.