XXXII Toribio Echevarria Sariak
Ventipet eta Robtrusion startupek eskuratu dituzte uztailaren 20an banatu ziren Toribio Echevarria Sarien Ekintza Berritzailearen Euskadi Sarien 32. edizioaren sari nagusiak, “Ideia/Proiektu enpresarialak” eta “Enpresa Berria”kategorietan, alegia. Bi enpresa-ekimen hauek osasunaren eta material berrien sektoreetan garatzen dute euren jarduera. Saritutako gainontzeko enpresak, “Internazionalizazio Saria” eta Eibarko Udalak eskainitako bi sari bereziak jaso dituzten Trak Health Solutions, Cycling Dynamic Trainers eta Wellk Software Solutions izan dira.