Herriko jaiak
Urteko jai eta ohituren kronologia luzean, ondokoak ditugu aipagai:
- Urtebarri: Urtearen hasierako egunean Urkora igotzeko ohitura sustraitua dago herrian.
- San Blas eguna: otsailaren 3an. Opilla egiteko ohiturak indar handia du oraindik.
- Santa Ageda: Santa Agedaren irudia Aginagako San Roman ermittan dago. Otsailaren 4an, Eibarko koadrilak kalez-kale ibiltzen dira kantari.
- Aratosteak: Eguen zuria edo umeak koko janzteko eguna da egunik arrakastatsuena. Martitzenean, helduen eguna izaten da.
- San Juan: Eibarko jaietan San Juan sua eta suzko erroberak dira jaiaren muina. Lizarrako dultzaineroei herriak ematen dien ongi etorria da jai horien gauzarik hunkigarriena.
- Arrateko jaiak: Irailaren 8an, eibartar guztiak joaten dira Arratera. Ohiturak dioenez, eibartarrok ez gatoz Paristik, Arrateko elizan eskegitako itas-untzi txikietatik baizik.
- San Migel: Irailaren 29an, Aginagako San Migel jaiak izaten dira, denboraren joanak indarrik kendu ez dion jaia.
- San Andres eguna: Arazoaren 30ean. Azken urteotan, urteroko azokari esker, demaseko indarra hartu du jai egun horrek.
- Gaztainerre: Arima egunetik aurrera, bigarren astelehena da gaztainerre eguna. Barraskiloak eta gaztaina erreak jateko ohiturak bizirik dirau.