Arauak eta garrantzi juridikoa duen informazioa
Etika eta Gobernu Onaren Kodearekiko atxikimenduak
2020-07-21T13:35:43
Dokumentu horri nahitaez, berariaz eta banaka atxiki zaizkion hautetsien eta behin-behineko langileen zerrenda adierazten da, baita borondatez atxiki zaizkion gobernu-erantzukizunik gabeko udal-ordezkari politikoen zerrenda ere.
Etika eta Gobernu Onaren Kodea
2020-07-01T12:11:02
Udal Osoko Bilkurak Eibarko Udalaren lehen Etika eta Gobernu Onaren Kodea onartu zuen 2020ko ekainaren 29an. Kode horren helburua da Udalbatzako hautetsiek bete behar dituzten gobernu onaren betebehar nagusiak finkatzea, bai eta testuan jasotako konpromisoak ez betetzearen ondorioak zehaztea ere. Onartutako dokumentuak PSE-EEren, Eibarko EH-Bilduren eta Elkarrekin Podemosen babesa izan zuen, eta Eibarko EAJ-PNV abstenitu egin zen.
Ebazpen judizialak
2018-10-19T14:57:32
Bi ebazpen argitaratu dira: 1.- Eibarko Udalari dagokion ebazpen judiziala Txaltxa Zelaiko parke estaliaren inguruan: Txaltxa Zelaiko parke estaliaren inguruko auzian auzitegiek arrazoia eman zioten Eibarko Udalari. Udalak diru-laguntza bat galdu zuen "Ravi Obras, Transportes y Excavaciones" enpresa adjudikaziodunak ez zituelako bete obra egiteko konpromisoak. Auzi-ebazpenaren ondorioz, aipatutako enpresak 285.360 euroko kalte-ordaina eman beharko dio udalari. 2.- Sententzia batek ezetsi egin du Udaltzaingoak armak eramateko egindako eskaera. Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako 3. Epaitegiak ezetsi egin du Eibarko Udaltzaingoaren sektore batek Eibarko Udalari egindako eskaera, baimena emateko tokiko poliziaren kideei lanean armak eraman ditzaten. Hala, Epaitegiak arrazoia ematen dio Udalari, zeinak agenteek armak eramatearen aurka agertu baita uneoro, eta horrek eraman du Udaltzaingoa gaia epaitegietara eramatera.
Araudia tramitatze bidean
2018-06-05T14:10:39
Jendaurrean jarritako dokumentazioa (araudia eta espedienteak) eta Audientzia eta informazio publikoari dagozkion edukiak atal bakarrean aurkituko dituzu.
Udal araudia
2018-06-05T14:06:53
Udal Araudia: ordenantza fiskalak, udal ordenantzak, bandoak eta araudia jendaurrean.
Gobernu Batzordea
2015-07-08T09:35:57
Gobernu Batzarreko akordioak, Osoko Bilkurak ordezkaritza emanda aritzen direnean.