Udal Gardentasunerako urteko memoriak
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 66. artikuluan zehazten denez (Gobernu Irekia. Gardentasuna, Datu Irekiak eta Herritarren Parte-Hartzea atala) "gardentasunari eta informazio publikorako sarbideari buruzko betetze-mailaren jarraipena" argitaratu behar da, urtero.
Eibarko Udalak zein neurritan bete dituen publizitate aktiboko bere betebeharrak eta informazio publikorako sarbidea izateko eskubidearen erabilerari buruzko datuen txostena kaleratu du.