B2 eta C1 mailetako azterketak prestatzeko ikastaro laburra Udal Euskaltegian

2024/08/27

Euskarako B2 eta C1 mailetako azterketa ofizialak prestatzeko ikastarorako matrikula epea zabalik irailaren 6ra arte

Eibarko Udal Euskaltegiak HABEren azterketak prestatzeko 30 orduko ikastaroak emango ditu, B2 eta C1 mailetakoak. Irailaren 9tik 25era bitartean izango dira, 16:00etatik 18:00etara. Izena emateko epea zabalik dago irailaren 6ra arte.

Informazio gehiago: 943700912 - 688698566 / euskaltegia@eibar.eus