Zerbitzu Gutuna
Juan San Martin Liburutegia Eibarko Udalaren zerbitzua da. Zerbitzu honen azken helburua komunitatearen informazio, heziketa, formakuntza eta aisialdi beharrak eta eskaerak asetzea da, zerbitzu horietara sarrera librea eta doakoa bermatuz.
Zerbitzu karta honen bidez, gure eguneroko lanean eskaintzen ditugun zerbitzuak eta horiek aurrera eramateko gure gain hartzen ditugun konpromisoak azaldu nahi dizkiegu hiritarrei. Hau dena, zerbitzuaren kalitateari dagokionez, etengabeko hobekuntza lortzeko helburuarekin.
Misioa:
Liburutegiaren misioa herritarrentzat topaleku bilakatzea da, topaleku fisiko zein birtuala, liburutegien alorretan kalitatezko zerbitzuak eskaini ahal izateko: irakurketa eta etengabeko ikasketa sustatu, kulturaren hedapena bermatu, herriko fondoaren ikasketa eta ikerketa erraztu eta informazio teknologietarako sarbide egokia izan.
Bisioa:
Edozer ikasteko beharrizana asetzeko topalekua izan behar da Liburutegia, hau da, bere funtzio hezitzailea oinarrian izan behar du:
- Heziketa formalarekin bat egin behar du, honen sostengu bilakatuz.
- Etengabeko formakuntza eta ikasketarako leku bilakatu behar da.
- Informazio-alfabetatzea bermatu behar du informazioaren gizartean herritarrak barneratuz.
- Ikastola eta ikastetxe desberdinetako liburutegiekin elkartasuna bilatu beharko du.
Liburutegia informazio eta ezagutzaren sarbide izan behar da, balio erantsia eskainiz gaur egungo informazio kanaletatik bereizteko:
- Erabiltzailea orientatu, informazioaren hautaketa egokia egin.
- Informazio unibertsalaren sarbidea izan; herriko informazioa zaindu.
- Lekuko informazioa sortu, mantendu eta hedatu.
- Kultura idatzia eta digitalaren arteko espazio integratua izan.
Gure oinarrietako bat irakurketaren sustapena izango da; irakurketa ohiturak sortu eta finkatu, irakurketa elkarbanatzeko topalekua bilakatu, informatu, orientatu edota edozein euskarritan irakurketa erraztu.
Balioak:
- Izaera integratzailea: era guztietako erabiltzaileentzako zerbitzuak eta informazio euskarri anitzak eskaintzea .
- Aukera berdintasuna: Aukera berdinetan informazio zerbitzua eta sarbidea bermatzea, dagoen euskarria kontuan hartu gabe eta irizpide komertzial eta ideologikoak alde batera utziz.
- Heziketarekiko konpromisoa: Herritarren ikasteko premia eta beharrizana kontuan harturik liburutegia heziketaren sostengu den instituzio bilakatzea eta gizartearen informazio-alfabetatze beharra asetzea.
- Izaera berritzailea: Berrikuntza teknologikoaren eta aldaketen moldaketan parte hartzea.
- Parte-hartzea: liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuetan herritarren parte hartzea bilatzea.
Arduradunak:
Arduradun politikoa: Francisco Javier Lejardi Galarraga
Arduradun teknikoa: José Luis González Blanco
Liburtegiko arduraduna: Eva Alberdi Zubiaurre
Hainbat datu:
Telefonoa: 943708437
Faxa: 943708436
Helbidea: PORTALEA eraikina, 1. Solairua
Bista Eder, 10 – 1 - 20600 EIBAR
Helbide elektronikoa: liburutegia@eibar.eus
Web-orria: https://www.eibar.eus/eu/kultura/jsm-liburutegia
Ordutegi arrunta (urritik Sanjuanetara)
Helduen liburutegia
- astelehenetik ostiralera: 9:00 – 13:30 eta 16:00 – 20:30.
- larunbat, igande eta jai egunetan: 10:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00.
- ikasleentzat ordutegi bereziak azterketa garaian: 9:00 – 20:30. (eguerdian itxi gabe)
Haurren liburutegia:
- astelehenetik ostiralera: 16:30 – 20:00.
- larunbat, igande eta jai egunetan: 10:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00.
Udako ordutegia (astelehenetik ostiralera)
Uztaila: 9:00 - 13:30 eta 16:30 - 19:30
Abuztua: 9:00 - 13:30
Iraila: 9:00 - 13:30 eta 16:00 - 20:30
Urteko egutegiaren xehetasunak: https://www.eibar.eus/eu/kultura/jsm-liburutegia/informazio-orokorra/ordutegia
Planoa:
https://goo.gl/maps/WTUGuGGkr3H2
GPS Koordenatuak:
Latitudea: 43,1846674884
Longitudea: -2,46999263763428