Berriz ere aire libreko zinema egongo da abuztuan

Lau filmen kartela.

Lau filmen kartela.

2024/07/08

Eibarko Udalak aurten ere errepikatuko du Untzaga plazan pelikulak eskaintzeko ekimena. Lau filmak abuztuan izango dira, ostegunetan, 22:00etan.

Eibarko Udalak errepikatu egingo du Untzaga plazan pelikulak eskaintzeko ekimena. Abuztuko ostegun guztietan, 22:00etan, eibartarrek eta bisitariek pelikulen aukeraketa bat ikusi ahal izango dute, giro berezi batean.

Eibarko Udaleko Kultura Sailak lau pelikula proiektatutako ditu abuztuan. Lehen filma Boo Kwai eta Museoaren Lapurreta, txinatar animaziozko pelikula da eta euskaraz izango da. Gaueko zine-emanaldien programa inauguratuz, abuztuaren 1ean proiektatuko da.

Abuztuaren 8an Barbie filmaren txanda izango da. Pelikularen zuzendaria Greta Gerwig da eta Margot Robbie eta Ryan Gosling dira protagonista nagusiak. Proiekzio hau ere 22:00etan izango da, gaztelaniaz.

Abuztuaren bigarren hamabostaldian, Robot Dreams filma proiektatuko da hilaren 22an. Film horrek Oscar sarietarako izendapena lortu zuen 2023an, eta Goya saria irabazi zuen gidoi egokitu onenaren eta animaziozko film onenaren kategorian.

Azkenik, proiekzioen zikloa ixteko, abuztuaren 29an El Vasco pelikula aurkeztuko da. Azken film horrek amaiera emango dio zinemaz eta entretenimenduz betetako hilabete bati.

Ekimen honekin, Eibarko Udalak, kultura eta zinema sustatzeaz gain, aukera bat eskaintzen die herritarrei aire libreko ingurune batean eta udako gau beroetan elkarrekin bildu eta disfrutatzeko. Espero da proposamenak aurreko edizioetan izan duen harrera ona izatea, azken finean, aisialdirako eta kulturarako espazio bat eskaintzen baitu.