Ihes-gela ibiltaria Eibarrera dator martxoan
“17. Logela” izeneko ihes-gela ibiltaria Untzagan izango da martxoaren 22, 23 eta 24an. Doakoa izango da, baina aurrez erreserba egin behar da.
Euskaraz barra-barra (e//) kanpainaren ihes gela ibiltariaz Eibarren gozatu ahal izateko honako lotura honetan sartuta https://euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela/#erreserba-egin eman behar da izena.
40 minutuko iraupena du eta txanda ezberdinak egongo dira:
- Ostirala, martxoak 22, 17:00-21:00 artean;
- Larunbata, martxoak 23, 10:00-14:00 eta 17:00-21:00 artean;
- Igandea, martxoak 24, 10:00-14:00 eta 17:00-21:00.
Ihes-gelan parte hartu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira: 16 urte beteta izan, euskara ulertu edota hitz egiteko gai izan eta gehienez 5 laguneko taldea osatu.
Izena emateko epea zabalik dago txanda guztiak bete.
Ihes-gelari buruzko informazio guztia hemen: https://euskarazbarrabarra.eus/es/ihes-gela/
Euskaraz barra-barra egitasmoaren baitan sustatu du Eusko Jaurlaritzak ’17. logela’. Euskaratik eta euskaraz sortutako ihes-gela honek helburu du aisia euskaraz gozatzea bermatuko duen formatu erakargarri bat eskaintzea.
Euskaraz barra-barra marka merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz hitz egiteko guneak identifikatzeko sortu du Jaurlaritzak, kontsumitzailea erdigunean jarri eta estres linguistikoa murrizteko asmoz.
Eibarren ere dagoeneko 100 establezimendu inguruk dute Euskaraz barra-barra e// adierazgarria.