San Andres azokak 66 ekoizle bilduko ditu aurten
Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako produktuen erakusketa, lehiaketa eta salmenta egingo da. Azokan salgai jarriko diren produktuak honako hauek dira: barazkiak, frutak, eztia, gazta, txakolia, ogia eta lorak.
Gaur, hilak 17, aurkeztu dituzte prentsaurrekoan 2015eko San Andres azokak dakartzan nobedade aipagarrienak. Aurkezpen ekitaldian izan dira Miguel de los Toyos, Eibarko Alkatea; Patxi Lejardi, Eibarko Udaleko Euskara eta Kultura zinegotzia; Jose Luis Gonzalez ‘Poxpolo’, Eibarko Udaleko Kultura teknikaria; Josu Mendikute, Ustekabe fanfarreko kidea eta Angel Lopez, Eibarko Txirrindulari Elkarteko kidea.
Guztira, 66 ekoizle bilduko dira aurtengo San Andres azokan, hilaren 30ean. Bertan, Eibarko hiru baserri izango dira: Guisasola baserria eta Loixol Baserrria, barazkiekin eta Sosola, ogiarekin. Aurtengo azoka 1.500 metro koadrotan banatuta egongo da.
Bestalde, azokan salgai jarriko diren produktuen zerrenda eta jatorria honako hau da:
- Barazkiak (20): Berriz (4); Mallabia (3), Markina-Xemein (2), Elorrio, Mundaka, Zamudio, Eibar (2), Ispaster, Bergara, Soraluze, Berango, Aramaio eta Gatika.
- Frutak (2): Antzuola eta Gabiria.
- Eztia (4): Portugalete, Urretxu (2) eta Segura.
- Gazta (20): Aretxabaleta, Gabiria, Itziar-Deba, Uztegi, Olaberria, Inoso, Legazpi, Idiazabal, Abadiño, Zigoitia, Uharte-Arakil, Aia, Markina, Zumarraga, Antzuola, Arbizu, Tolosa, Olaeta, Urretxu eta Mallabia.
- Ogia (18): Gujuli, Goiuria, Galdakao, Markina-Xemein, Eibar (Xoxola), Orduña (2), Elorrio (2), Larrabetzu, Llodio (2), Etxebarria, Lezama, Mallabia, Orozko, Izurtza eta Gueñes.
- Lorak (1): Usurbil.
- Txakolia (1): Lezama.
Abeltzaintza erakusketa
San Andres azokan salgai jarriko diren produktuez gain, urtero legez, abereen erakusketa ere izango da. Hala, erakusketa horretan ikusi ahal izango diren animaliak honako hauek dira: 17 behi, 2 idi, 11 zaldi, 4 asto, 20 ardi, 10 ahuntz, txerri bat, hegaztiak eta untziak. Gainera, erakusketan parte hartuko duten baserriak honako hauek izango dira: Sumendixa Goikua, Loixola, Agarre, Amazabalegi, Arimendi Goikua, Mandiola Gainekua, Aritxulueta, Zumaran, Untzeta eta Sumendixa.
Kartel irabazleak
Aurtengo Sanandresetako kartel irabazlea Eibarko Natalia Garridoren “Gazteak baleki zaharrak baleza” izan da. Bestalde, 11 eta 14 urte bitartekoen artean 11 urteko Miren Ereña eibartarra izan da irabazlea “Eraman” lanarekin. 10 urte arte mailan, 10 urteko Patxi Uribe eibartarrak lortu du saria "Sanandresak balkoitik” kartelarekin.
Helduen mailan 42 kartel aurkeztu dira, 11 eta 14 urte bitarteko kategorian 11, eta 10 urte arteko kategorian 46 lan.
2015eko San Andresetako programa
Azaroak 20
- SAN ANDRES GAZTE BERTSO JAIALDIA
20:00 PORTALEA
Sarrerak Sagar-Bitza,Kultu, Depor eta Kultu tabernetan salgai: 6€
Aldez aurretik, 19:30ean, San Andres Bertso Paper lehiaketako sariak banatuko dira. Antolatzailea: ...eta Kitto!
Azaroak 17-18
- EIBARKO TABERNARIEN ARTEKO XII. PINTXO LEHIAKETA. "SAN ANDRES SARIA"
Antolatzailea: Arrate Kultur Elkartea.
Azaroak 21, 22
- EIBAR DEGUSTA - UNTZAGA PLAZA
Azaroak 22
- ESKOLARTEKO BAKAILAO LEHIAKETA
12:00 UNTZAGA PLAZA
Antolatzailea: Cofradía del Bacalao.
Azaroak 27
- XXIII.BAKAILUA TXAPELKETAren aurkezpena eta partardeei produktuen banaketa.
19:30 UNTZAGA PLAZA
- USTEKABEREN XV. URTEURRENA
ROCK KONTZERTUA : BESTEIK-PE THE ROCKOS SKAPITAL CITY
22:30 UNTZAGA PLAZA
Azaroak 28
- XIII. TXISTORRAREN EGUNA
Kilometro bat txistor prestatu eta salgai ipiniko da. Egunean zehar kirol erakustaldiak, musika,.jokoak,…
09:15 - 22:00 UNTZAGA PLAZA
Antolatzailea: Club Ciclista Eibarrés
- USTEKABEREN XV. URTEURRENA
FANFARREN TOPAKETA - Fanfarreen kalejira herrian zehar egun osoan
- ROCK KONTZERTUA
23:00 UNTZAGA PLAZA
Azaroak 29
- BAKAILAO KOFRADIAREN XXII. KAPITULUA
- XXIII. BAKAILAO TXAPELKETA ."SAN ANDRES SARIA"
11:00 UNTZAGA PLAZA
- HERRI KIROLEN HAUR PARKEA
KULKIren eskutik.
16:30 - 18:30 UNTZAGA PLAZA
- DANTZALDIA eMePebost taldearekin
18:30 - 21:30 UNTZAGA PLAZA
Azaroak 30 .- SAN ANDRES EGUNA
- 09:30.-XXXVIII. SAN ANDRES NEKAZAL AZOKAren epai-mahaiaren lanen hasiera.
- 09:30.-GANADU ERAKUSKETA Errebalen.
- 12:00.-GIPUZKOA POLIKLINIKA BIKOTEKA AIZKOLARIEN TXAPELKETAErrebalen.
- 12:00.-Narbaiza eta Gorrotxategi BERTSOLARIen eta Jainaga eta Narbaiza TRIKITILARIEN EMANALDIA eta Juan Bautista Gisasola Musika Eskolaren TRIKITILARIEN KALEJIRA.
- 12:30.- PLAZARA DANTZARA ERROMERIA Kezka Dantza Taldearen eskutik, Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin.
- 13:00.-SAN ANDRES AZOKA, PINTXO TXAPELKETA eta KARTELen sari banaketa.