Udal Euskaltegiak 2023-2024 ikasturtean ere Uda Ikastaroa eskainiko du.
HABEren B2 eta C1 mailako azterketak prestatzeko ikastaroa.
Urteroko moduan, 2024an ere Eibarko Udal Euskaltegiak Uda Ikastaroa emango du, ekainaren 26tik uztailaren 23ra arte. Eskolak goizez izango dira, 4 orduz (3 aurrez aurre eta 1 asinkronikoa). HABEren B2 eta C1 maila prestatzera begirako ikastaroa izango da, eta gaindituz gero, deialdi itxira joateko aukera izango du ikasleak.
Prezioa: 105 euro. Eibarren erroldatutakoek dirulaguntza jaso dezakete. C1 mailako 16-18 urte bitartekoek 20 euro ordainduko dute.
Matrikula epea: ekainaren 1etik 20ra bitartean.
Aurrez aurreko ikastaroez gain, aurten autoikaskuntza ere eskainiko da. Uztailean hasi eta irailean jarraituko du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 943700912 edo 688698566 telefonoetara deitu, edota idatzi euskaltegia@eibar.eus helbide elektronikora.