Udal Liburutegiko 2023. memoria aurkeztu da
Memoria honetan urtean zehar izan dituen jarduerak eta datuak aurkezten dira
Liburutegiak 2023an izan duen jarduera aurkeztu da dagoeneko memoria honetan. 123.215 pertsonak bisitatu gaituzte, 33.177 dokumentu mailegatu ditugu, 2.634 lagunek hartu dute parte irakurketa eta bizitza osoko ikaskuntza sustatzeko antolatutako 223 saioetan; gainera, Udaleko beste arlo batzuekin eta Eibarko ikastetxeekin lankidetzan zenbait programa egin ditugu, irakurzaletasuna bultzatzeko, batez ere euskaraz, eta genero-berdintasunaren alde lan egiteko, beste ekintza batzuen artean.
Aurreko urtetako memoriak web guneko atal honetan aurkitu ahal dituzue.
Bideoan laburbiltzen dugu urte osoko jarduera.