Umeen irakurketa klubak: aurrematrikula

2024/09/03

2024-2025 aurrematrikula epea zabaltzen da, irailaren 1etik 15era.

Etxeko txikienentzako zuzenduta dauden saio hauen asmoa gurasoek eta haurrek irakurketa konpartitzeko une bat izatea da.

Hilean saio bat eskainiko da aditu baten eskutik. Astelehenetan egingo dira saio hauek.

HELBURUAK

    • Irakurketa sustatu, batez ere euskarazko liburuen irakurketa
    • Liburutegia ezagutarazi
    • Kalitatezko liburuak ezagutu
    • Guraso eta haurraren arteko irakurketa giroa sortu, gero etxeetan ere hori berori egin dezaten
    • Gurasoak ozenki irakurtzen trebatu
    • Haurrek giro lasai batez gozatu
    • Irakurketa prozesuan parte-hartze lasaia lortu

NORI ZUZENDUA

Bi talde osatuko dira gutxienez, umeen adinaren arabera. Izena emateko, formularioa bete behar da, bertan markatuz umeari dagokion adin tartea.

  • Haur Hezkuntzako 1, 2 eta 3 urteko geletako umeentzat.
  • Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletako umeentzat eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeentzat.

AURREMATRIKULA: irailaren 1etik 15era. 12 ume baino gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da. Taldea osatzeko, gutxienez 6 pertsona behar dira. 

Asistentzia derrigorrezkoa izango da, behin betiko matrikula egin ondoren. Hutsegiteak ahalik eta arinen adierazi beharko zaizkio Liburutegiari. Aurretik abisatzen ez diren hutsegiteak ez justifikatuak kontsideratuko dira.

Justifikatu gabeko bi hutsegitek irakurketa klubetik kanpo geratzea ekarriko dute.

JARDUERAREN HIZKUNTZA: euskara

PREZIOA: dohainik.