Euskara Zerbitzuaren bide ofizialak erabiltzeko eskubidea, kexak edo/eta iradokizunak egiteko orduan.
Euskara Zerbitzuaren zerbitzuei buruzko informazio zuzena, argia, gardena, egokia eta eguneratua jasotzeko eskubidea.
Euskara Zerbitzuko programei buruzko informazioa garaiz jasotzekoa.
Helduen euskalduntze-programetarako dirulaguntzak jasotzeko aukera izateko eskubidea, betiere horretarako jarritako baldintzak beteta.
Kultur jarduerak zein ordutan eta non izango diren jakiteko beharrezkoa den informazioa jasotzeko eskubidea, eta aldaketarik baldin badago, aldaketa horien berri jasotzekoa.
Erabilitako zerbitzuetan emandako datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatuta edukitzeko eskubidea.
Euskara Zerbitzuaren langileek emandako zerbitzua erabiltzaileak berak aukeratu duen hizkuntza ofizialean (euskaraz edo gaztelaniaz) jasotzeko eskubidea.
Tratu atsegina eta errespetuzkoa jasotzeko eskubidea.