Udan jolasean
5 urteko haurrentzako zerbitzua. Irteera guztiak Eibarren burutzen dira, auzo ezberdinetan dauden baliabideak aprobetsatuz, igerilekuak, zelaiak, plazak, parkeak...
HELBURUAK:
- Gozamen eta dibertsiorako esparru ludikoak eskaintzea.
- Udalekua erakargarria izatea haurrentzat.
- Haur taldeentzat udalekua gogoragarria eta gustukoa izan dadila naturarekiko errespetua bultzatuz.
- Partaideen autonomia pertsonala ahalbidetuko duen esparruak eskaintzea.
- Haurrei erabakiak hartzeko aukerak ematea.
- Taldeko lanaren garrantzia ulertaraztea.
- Elkarbizitza eta lankidetza-espazio bat eskaintzea neska mutikoei.
- Aukera berdintasuna lortzea.
- Eredu estereotipoak gainditzea.
- Jardueretan neska-mutilen parte-hartzea lortzea.
- Besteen eboluzio erritmoaren onarpena lortzea.
- Udalekuan zehar euskararen erabilera bermatzea eta sustatzea.
- Begiraleak eredu izatea. Umeen aurrean euskaraz egitea.
- Begirale guztien arteko harremanak euskaraz izatea.
- Umeak euskaraz egitera bultzatzea modu erakargarrian.
- Umeei euskararekiko jarrera positiboa, optimista era alaia erakutsiz.