Liburutegiaren instalazio eta zerbitzu publikoetara askatasunez eta doan sartzea.
Berdintasunez, zuzenean eta modu pertsonalizatuan artatuak izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan.
Egoki deritzen edozein iradokizun, kexa, erreklamazio edo eskaera aurkeztu ahal izatea horretarako dauden bideak erabilita.
Baliabide informatiboak topatzea eta eskatzea, inola ere zentsura ideologiko, politiko edo erlijiosoa pairatu gabe.
Liburutegiko funtsari buruzko argibideak eta zerbitzuen funtzionamenduaren gaineko informazioa eskatzea.
Liburutegiak emandako materialei eta zerbitzuei dagokienez, datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatuta edukitzea.
Liburutegiko materialen artean, norberaren hizkuntza, kultura eta literatura islatuta aurkitzea, eta tartean, gutxiengoak ere kontuan hartzea.
Irakurle-txartela Euskadiko Irakurketa Publikoko sareko biblioteka guztietan erabiltzea, dokumentu horrek eskura jartzen dituen zerbitzuetara iristeko.